07.26.11

kontzertu berria abuztuan

 

2011-08-12   Jatabe

(Bizkaia)

NOIZEANBEHIN + ITZIARREN SEMEAK + TRIKIZIO

07.18.11

GAZTEZULON ELKARRIZKETA

Gaztezulokoek elkarrizketa bat argitaratu berri digute euren web orrian. Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiegu, bai “Errautsez urrats” EPa aldizkariarekin batera banatzea onartu izanagatik, eta orain elkarrizketa hau egin izanagatik. Igone, Saioa eta GazteZuloko lan talde osoari, mila esker!

Irakurri elkarrizketa

 

 

 

07.1.11

“ERRAUTSEZ URRATS” GAZTEZULOREKIN DEBALDE

 

 

Uztaileko alearekin batera, Gaztezulo aldizkariak Euskal Herri osoan zehar dituen harpidedunen artetik 500ek “Errautsez urrats” EParen kopia bana jasoko dute musutruk euren etxeetan.

06.21.11

Ander eta bere instrumentua

Ander, Ander, Ander, daukat bateria grander…!

 

04.2.11

Bonbero

Duela urte batzuk Ilaski Serranok irratian eginiko elkarrizketa batetan galdetu zigun, ea zein lekutan jo nahiko genukeen. Donington, Madison Square Garden edo horrelako astokeriren bat esan beharrean, Tolosako Bonbereneara joan nahi genuela esan genuen. Eta joan gara, hainbat alditan, Pog Mo Thon edo Biokeko lagunekin batera, baina sekula ez dugu oholtza horretan jotzeko aukerarik. Orain arte. Izan ere maiatzaren 7an bertan arituko gara, eta gainera, talde berezi batekin batera. Hitz egin dizuegu hemen ere ERO taldeaz, Pog Mo Thon, Biok, Muted eta Springfieldeko lagunminek martxan jarritako proiektua, eta esan beharra dago, talde honen hastapenetan Ibai ere hortxe ibili zela. Beraz, esan gabe doa, kontzertu honek ilusio berezia egiten digula.

03.28.11

GUREA DA, BERRIZ ERE

Berreskuratu dugu, azkenean ere, bai horixe. Beta bertsio bat jarri dugu martxan, zuek oraindik ikusi ezin dezakezuena, baina laster guztintzako funtzionamenduan egongo dena. Frogak egiten dihardugu hau hobetze aldera. Berri on bat!

12.18.10

NOIZEANBEHIN III "Errautsez urrats"

“Errautsez urrats” hurrengo lanaren izenburua izango da. 2009 urtetik hona hirukote moduan landutako 7 kantek osatzen duten argitalpena, eta Noizenabehinek osorik ekoiztu, grabatu eta nahastu dituena.

“Errautsez urrats” será el titulo del próximo trabajo. Una publicación con 7 temas trabajados como trio desde 2009 y que Noizeanbehin ha producido, grabado y mezclado íntegramente.

“Errautsez urrats” track list:

1.- Puzzle
2.- Saiak biraka
3.- Amets egiten dut.
4.- Pandora
5.- Ixchel
6.- Amildegiak
7.- Hariak

Nortasun Digitala