09.26.11

LARRAURIN IZAN GINEN

Kostonen harrera ederra egin ziguten Bilbao-Asenjotarrak, lagun artean. Kontzertuan izugarri gozatu genuen, eta ondorengo parranda ere ez zen makala izan!

09.19.11

KONTZERTUA LARRAURIN

Hurrengo Irailaren 24ean Larrauriko jaietan arituko gara 22:00tatik aurrera. Urte batzuk dira bertako oholtzan jo genuela, nahiz eta era batera edo bestera Larraurikoa beti izan den guretzako ezinbesteko hitzordua. Oraingoan ere bai gau berezia izango da!

07.26.11

kontzertu berria abuztuan

 

2011-08-12   Jatabe

(Bizkaia)

NOIZEANBEHIN + ITZIARREN SEMEAK + TRIKIZIO

06.23.11

IUJUUUUUUUUU!

Baietz! Irabazi dugula! Mundakako I. Musika Lehiaketako saria eskuratu dugu, eta horri esker, larunbat honetan, Ekainak 25ean 21:30etatik aurrera U-26 eta Last Hope taldeekin batera arituko gara plazan.

 

http://www.mundaka.org/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/EKAINAK25,KONTZERTUAKPLAZAN.aspx

05.26.11

Kontzertua Laudion – Sorgin taberna

NOIZEANBEHIN +  BOYS OF BIRLE

LAUDIOKO SORGIN TABERNAN – EKAINAK 10 22-00TAN

 


05.17.11

Laudio eta Mundaka ekainean

Kontzertu pare bat ditugu begibistan Ekainerako:

 

Ekainak 10, Laudioko Sorginen, Boys of Birlerekin batera, 22:00tan

Ekainak 11, Mundakako Itxaropena jolas parkean, Mundakako I Musika Txapelketaren finaleko emanaldietan, 21:30tan

05.17.11

BONBERENEAN IZAN GINEN

Esan bezala, Bonbereneakoa kontzertu berezia zen hainbat arrazoigatik. Urte ta pikuren ondoren taula gainera itzultzen ginen, zer eta lan berria aurkezteko. Hori gutxi balitz, EROko lagunekin batera gindoazen, estimu berezia diogun proiektu berria berau, aspaldiko lagunminek osatzen dutena (Ibai ere taldearen hastapenetan ibili zen). Gainera, Bonbereneak berezko duen xarmaz gain, guretzako leku esanguratsua da, bertan bizi izandakoengatik. Esan dezakegu ERO bezalako egitasmoa martxan jartzearen arrazoietako bat, Bonbereneako giro aparteko gau haietan aurki dezakegula.

Beraz, aldez aurretik gogo izugarriekin joan ginen Tolosarantza. Barre artean igaro genuen eguna (eta baita gaua ere bai), gaztetxeko lan taldeak ezin hobeto zaindu gintuen beste behin, eta gure sorpresarako, emanaldiaren orduan lagun batzuk poztu gintuzten. Bereziki Alvaro eta Oscar, Materia ohiak, Bonbereneako atera gerturatzen ikusi genituenean.

Kontzertuak eta ondorengoak ere bai apartekoak izan ziren. Anderrek batez ere, Bonbereneako lur gogorrak lo egiteko dakartzan onuren oroitzapen ederrak gordeko ditu bizi osorako.

Mila esker denoi. Oraintxe bertan sinatuko genuke hemendik aurrerako gau guztiak horrelakoak izateko.

 

(Zuri beltzezko argazkiak Alain “Alerta”renak dira, kamerino eta kontzertukoa Bonbereneakoak eta pre zein postekoak Julen EROrenak)

05.16.11

Mundakako Musika Lehiaketako finalistak!

Mundakako Musika Lehiaketako 5 finalisten artean gaudela jakinarazi digute gaurkoan. Ondorioz, Ekainaren 11an kontzertua eskeini beharko dugu herri eder horretan. Zorionak gainontzeko finalistei ere bai eta zorte on, hantxe ikusiko gara!

04.2.11

Bonbero

Duela urte batzuk Ilaski Serranok irratian eginiko elkarrizketa batetan galdetu zigun, ea zein lekutan jo nahiko genukeen. Donington, Madison Square Garden edo horrelako astokeriren bat esan beharrean, Tolosako Bonbereneara joan nahi genuela esan genuen. Eta joan gara, hainbat alditan, Pog Mo Thon edo Biokeko lagunekin batera, baina sekula ez dugu oholtza horretan jotzeko aukerarik. Orain arte. Izan ere maiatzaren 7an bertan arituko gara, eta gainera, talde berezi batekin batera. Hitz egin dizuegu hemen ere ERO taldeaz, Pog Mo Thon, Biok, Muted eta Springfieldeko lagunminek martxan jarritako proiektua, eta esan beharra dago, talde honen hastapenetan Ibai ere hortxe ibili zela. Beraz, esan gabe doa, kontzertu honek ilusio berezia egiten digula.

03.25.11

Kontzertua bertan behera

Kontua da, larunbat honetan Boys of Birlerekin batera eman behar genuen kontzertua ezin izango dugula eskeini, eta denbora gutxiegi dugula alternatibaren bat aurkitzeko. Gaur goizean, aretoko jabeak mezu hau helarazi digu: “Me han comunicado hoy un decreto del ayuntamiento en el que DENIEGAN LA AUTORIZACIÓN PARA REALIZAR EL CONCIERTO EN DIRECTO”. Pena handiz, amorruz baita, baina umorez hala ere, beste gol bat apuntatzen dugu gure aurka. Pentsatzen hasiak gara, ez ote ginen EParen izenburuarekin okertu, agian Pog Mo Thonena lapurtu behar genuen, “Oztopo guztien gainetik”. Izan ere, “Errautsez urrats” madarikatu hau erditzea ez da batere erraza gertatzen ari. Orain arteko lanik zailena da, zentzu guztietan. Baina ez dugu etsiko. Zuek ere ez ezazue amorerik eman!

Nortasun Digitala