AKUSTIKOA PRESTATZEN
Aspaldiko asmo bati erantzunez, beste behin kantuak biluzteari ekin diogu, ea akustikoan nola entzuten diren.
ERRAUTSEZ URRATS
Azkenik ere “Errautsez urrats” EPa esku artean dugu. CDa lortu nahi duzuenontzako, kontzertuetan, zuzenean gure bitartez edo email bat botata (bai facebook zein noizeanbehin@gmail.com helbidera idatzita) eskuratu ahal izango duzue 5 euroren truke. Bestela ere, hurrengo asteetan guk geuk emango dugu internet bidez dohan deskargatzeko aukera.
NOIZEANBEHIN
Errautsez urrats
Iraupena: 27′ 38”
1. Puzzle
2. Saiak Biraka
3. Amets egiten dut
4. Pandora
5. Ixchel
6. Amildegiak
7. Hariak
Lagun askoren laguntza jaso dugun arren, esan dezakegu oraingo honetan guk geuk hartu dugula gure gain prozesu osoaren ardura, nola ez, konposaketatik hasi, ekoizpena, grabaketa, edizioa etabar barne hartuz. Diseinuan Igotz Ziarreta izan dugu beste behin ere bidailagun.
03.15.11JOSTAILU BERRIAK
Anderren bateria berria, Alexen baxu berria eta Ibairen anpli… “berria”!
PANDORA MADTASTEn
Festimad musika jaialdi entzutetsuak urtero legez, talde “berrientzako” lehiaketa antolatu du oraingoan ere bai, eta abesti berriak ditugula probestuz, izena eman dugu berriz ere Madtasten. Gauzak horrela, hurrengo loturan, Puzzle abestiaz gain, Pandora ere entzun ahal izango duzue. Entzun!
MARTXAN
Gaur DEIA egunkariko “Bizkai ta Rock” gehigarri berrituan, Alerta taldeari elkarrizketa egiten diete. Alain baterijoleari, 3 maketen gaineko aipamena eskatuta, gure hurrengo EPa aukeratu eta hauxe dio.
Aupa Alain eta Alertatarrak!
ZIRRIBORROAK



“Errautsez urrats” EPa gure/zuen eskuetara heldu bitartean, Igotzek diseinurako eginiko lehen zirriborro batzuk dituzue hemen ikusgai.
ERO
DISEINUA
NB SAREAN
Mundu digital honetan murgildurik zabiltzatenok jakin dezazuen, blog honetaz gain eta myspace erdi hilik dagoela ikusirik, facebook eta twitter-en ere aurkituko gaituzue. Gure sare oso honen lotura gure web orri propioa izango da, laster noizeanbehin.com dominioa berreskuratuko bait dugu. Izan ere gune hauetako bakoitzak aukera desberdinak eskeintzen dizkigu, bloga delarik taldearen inguruko mugimendu ofizial guztiak barnebiltzen dituena, myspacea musika eta argazkiak eskuragarri izateko mantenduko dugu, facebook da era guztietako informazioa elkarbanatzeko erabiliko dugun plataforma (argazkiak, abestiak, albisteak, hartu-emanak…), eta twitter aldiz taldearen egunerokotasuneko inpresio pertsonalagoak batuko dituena.
Beste besorik hazten ez zaigun bitartean, ez dugu aurreikusten beste inolako sare sozialetan barneratzea.
Facebook: noizeanbehin
Twitter: noizeanbehin
"PUZZLE"
2011ko otsailean zehar argitaratu behar dugun “Errautsez urrats” EParen aurrerapen abesti bat entzungai jarri dugu jada.




